domingo, 9 de diciembre de 2012

TXOTXONGILOAK


Txotxongiloak ipuinak kontatzeko aukera ona izan arren, haurren gatazkei irtenbidea bilatzeko ere aukera ona dira.

Txotxongiloak eta gatazkak 
Gatazka batean nahastutako alderdien jarrera oso aurkakoa eta tematia denean,
oso zaila izaten da irtenbide bat aurkitzea. Kasu horietan,  irudimena erabiltzea
ideia ona da; gatazka rol-jokoen, txotxongiloen edo beste metodo batzuen bidez
irudika daiteke, alderdiak arazotik  zertxobait aldendu eta hura hobeto azter
dezaten.
Gatazkak aztertzeko sarritan erabiltzen den metodo bat antzezpenarena da;
antzezpenaren bidez, irtenbideak bilatzen eta gatazkak konpontzen ikas daiteke.
Txotxongiloak ezin hobeak dira antzezpenetarako; antzezlan baten antza dute, eta
haurrak “itxurak egiten” ari direnez,  ez die beldurrik ematen beren gatazkak
antzeztea.
Txotxongilo gatazkatsuak. Txotxongiloak benetako gatazka bat antzezteko erabil
daitezke.
Gatazka non antzeztu: etxean, gelan, parkean...
Elkarrizketaren lehenengo esaldiak, adibidez:
- “Liburua kendu didazu”.
- “Zer diozu? Liburua nirea da”.
Sen ona eta irudimen pixka bat erabiliz, gatazka garatzen  joango da eta,
azkenean, norbaitek erabaki bat hartu beharko du. Txotxongiloak ikusleei “Zer
egin dezaket?” galdetuko die, eta taldea irtenbideak aurkitzen saiatuko da.
Irtenbideak aurkitzeko zenbait modu daude.
Haurrak hiru edo lau pertsonako taldeetan banatuko dira, gatazka eztabaidatzeko.
Haurrek “Ideia-jasa” izeneko metodoarekin lan egingo dute.
Ebaluazioan galdera hauek egin ditzakegu: “Zein zen arazoa?“, “Zer gertatu zen
zehazki?“, “Nola erreakzionatu zuen alderdi bakoitzak?“.
Eztabaidaren ondoren, irtenbideei buruz hitz egin dezakegu. Haur bakoitzak
irtenbide bat aukeratuko du, eta txotxongiloen bidez antzeztuko du.
Txotxongiloei esker gatazka “kanpotik“ azter daiteke, eta irtenbide desberdinak
proposatu. Sarritan, haurrek beren bizitzako gatazkak antzeztuko dituzte.

Txotxongiloak eta sentimenduak. 

Haur txikiek txotxongiloekin panpinak izango balira bezala jolasten dute. Rolak eta
sentimenduak antzezteko erabiltzen dituzte, eta elkarrekin harremanak izateko.
Txotxongiloekin jolasterakoan, esperientziak eta sentimenduak irudikatzeko
aukera dute.
Haurrei beren esperientziak gogorarazten dizkieten liburuak dira txotxongiloen
antzezpenetarako egokienak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario