domingo, 9 de diciembre de 2012

EUSKAL HERRIKO IPUINEN HISTORIA


Euskal Herrian

Euskal Herrian ere herriaren ahotik herri ipuinak jaso eta bildu dituztenak daude alde batetik, eta literatura kontakizun laburren egileak, bestetik. Biltzaileen artean aipatu beharrekoak dira:François Xabier MichelJean-François CerquandAzkueWentworth WebsterVinsonBarbier eta Jose Migel Barandiaran, besteak beste.
Aurreko literaturagileek, erlijio liburuetan eta, ipuin modukoak eta santuen bizitzak sartzen zituzten etsenplu gisa, jendeari moral ereduak eskaintze aldera. Erromantizismo garaian eta lore-jokoeninguruan elezaharrak moldatzen hasi ziren, erdaraz bezala euskaraz ere. Izen batzuk aipatzekotan: Joan Venantzio ArakistainAntonio Trueba, Goizueta, Arrue, Campión eta Etxegarai.
XIX. mendean berean izan zen Euskal-Erria izeneko aldizkarian idazten zutenen artean joera bat izkirimiri edo irri ipuin motzak idazteko: Biktoriano IraolaMartzelino SoroaToribio Alzaga, eta —giro horretatik kanpo, baina irri ipuinaren barruan— Kirikiño eta Urruzuno. Alegiaren generoa ere sarri erabili izan da, batez ere Esoporenak eta La Fontainerenak itzultzeko: Bizenta MogelJean-Baptiste ArtxuLeonce Goietxe; edo berriak asmatzeko: Iturriaga, J.M. Zabala, Uriarte, OxobiGrazian Adema.
XX. mendean tradizioaren bidetik ibili ziren hainbat idazle, hala nola: Gregorio Mujika eta Piarres Lafitte, besteak beste. Literatura genero bereizia egin nahian saiatu ziren Tene MujikaJautarkoleta batez ere Nemesio Etxaniz, baina ohiturazko kontakizunaren bidetik betiere. Ipuingintza modernoa bete-betean Anjel Lertxundiren Hunik arrats artean (1970) ipuin bildumarekin hasi zen, nahiz eta lehenagotik badiren saio batzuk, esaterako, Martin Ugaldek Venezuelan argitaratutako Iltzailleak (1961) liburuarekin. 1950-1960 urte inguruetan badira beste saio batzuk, aldizkarietan atera zirenak (Gazte, Pan-pin, Gure Herria, Herria, Egan, Euzko-Gogoa) eta autorea hil eta gero argitaratu zirenak. Hiru idazle aipatu behar dira sail horretan: Jean Etxepare Landerretxeren Mendekoste Gereziak (1963-1991) bilduma, Gabriel Arestiren Ipuinak (1979) eta Jon Miranderen Ipuin izugarriak (1984). Hunik arrats artean liburuaz geroztik, ugari izan dira ipuina literatura genero gisa landu dutenak. Gaur egun, euskarazko idatzietan, generorik usuena izatera heldu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario